MISIOA
ANADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da, bere misioa diabetesa duten Nafarroako pertsonak biltzea da, beraien bizi-baldintzak hobetzeko eta osasun-eskubideak eta gizarte-eskubideak defendatzeko asmoa duelarik.
BISIOA
- Diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, pertsona hauen behar eta errealitate ezberdinetara egokitutako kalitatezko zerbitzu eta ekintzak martxan jarriaz.
- Diabetesa duten pertsonen eta beraien familien eskubideen defentsarako plataforma izatea, administrazio publikoaren aurrean baliozko solaskidea osatzea batez ere diabetesa duten pertsonentzat eta beraien familientzat garrantzitsuak izan daitezkeen alderdietan.
- Elkarteari eta berau osatzen duten pertsonei mesede egiten dieten goragoko eremuetako plataformetan aktiboki parte-hartu, partaide izanaz eta sinergia sortuz.
- Gizartean diabetesa duten pertsonen ahalmenak eta arazoak ikustarazi eta 2 motako diabetesa prebenitzeko bizi-ohitura osasuntsuen eskuratzea sustatzea biztanleria orokorraren artean.
BALOREAK
- Independentzia.
- Akonfesionala eta ideologia politikorik ez duena.
- Talde-lana eta adostasuna.
- Profesionaltasuna.
- Boluntarioen balioa.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
- Parte-hartzea.